Igandea,
2026ko Abuztuak16

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Giro bikaina eta elkartasun handia atzo Izurtzako Nikolas Azokan

MUGA AZOKAK

Izurtzako Udalak atzo bere betiko arrakastatsua den Nikolas Azoka burutu zuen udal frontoian eta plazan. Aurten ere jende asko bildu zen, eta ia 500 oilasko pintxo saldu ziren; bildutako dirua Angelman Sindromearen Elkartearentzat izan zen. Kolektibo honetako kideek oso pozik agertu dira. “Guk ere postua jarri dugu eta ondo saldu dugu. Oso pozik gaude egunarekin”, adierazi dute, Udalari eta herrira hurbildu ziren guztiei eskerrak emanez.

ARGAZKIA · ARKAITZ URRETZA

Udal iturriek ere “balorazio positiboa” egin dute, izan ere, “oso egun polita izan zen, giro bikainarekin”, MUGAri adierazi diotenez.

ARGAZKIA · ARKAITZ URRETZA

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu