Ostirala,
2026ko Abuztuak14

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Durangaldeko Haize-Arrosak ‘Magala’ diskoa sinatzeko aukera eskainiko du Durangoko Azokan

MUGA MUSIKA

Durangaldeko Haize-Arrosa taldea berriz ere oholtzara itzuliko da abendu honetan:

  • Abenduak 5 – Jimmy Jazz (Aitzina Folk) + Faltriqueira (Gasteiz)
  • Abenduak 8 – Ahotsenea 12:10 (Durangoko Azokan, Plateruenan)
  • Abenduak 21 – Ziortza-Bolibar 18:30etan.
  • Eta urtarrilean gehiago iragarrita dute, adibidez Bilbon.

Beraien Magala diskoa aurtengo Durangoko Azokan egongo da salgai, eta taldeak bertan egongo dira egunero sinadurak ematen, Jimmy Jazz-eko kontzertua izan ezik.

Haize-Arrosa. PEIO AGIRRE

Magala diska bidaia sakon bat proposatzen du emakumearen historia, esperientzia eta emozioen bidez. Ez da soilik emakumeen belaunaldien arteko loturei buruzkoa; baita lagun, komunitate, kolektibo eta gizarte mailako transmisio ezberdinei buruzkoa ere. Abesti bakoitza esperientzia propioetatik, emozioetatik, borroketatik eta kezketatik sortu da, eta mezu bat helarazi nahi du: entzuleari gozatu, ulertu, partekatu eta sareak josten laguntzea, gizarte libreago eta kontzienteago batera bidean.

Musikalki, diska folkaren oinarrian dago, baina estilo anitzekin aberasten da, “folk-fusioa” deitu daitekeena: euskal folketik hasi eta rumba, country edo balkan ukituetara. Aurreko lanarekin alderatuta, Magala-ko abestiak kitarra akustikoan eta biolinaren laguntzaz garatzen dira, instrumentu elektrikorik gabe, soinu natural eta landuagoan. Aurreko diska elektronikoagoa zen, baina oraingoak folk estilo puru eta finagoa erakusten du, taldea bere lekua aurkitzen hasi den unean: lehenengo kontzertuak egin ondoren, ibilbidea hasteko momentuan.

Abestiak

Haize-Arrosa feat. Faltriqueira – “Amama guztiei”
Abuela guztiei eskainitako kanta, haiengandik jasotzen duguna aitortuz eta inoiz kantatu ez zaienari abestuz. Faltriqueira taldearekin elkarlanean, bi herriren arteko konplizitatea eta nortasun sendoa ageri dira.

“Gora”
Folk-balkan estiloa. Palestina, euskara eta matxismoaren kontrako borroka oinarri hartuta. Onintza Enbeitak bizitza eta konpromiso garrantzitsuei gorazarre egiten die.

“Elkar Aurkitu”
Balada bat, ama eta alaben arteko tentsioa erakusten duena, feminitatearen transmisio kanal gisa, batzuetan zapaltzailea eta frustrazioa eragiten duena, baina baita berradiskidetza eta hurrengo fasea iragartzen duena ere.

“Durangak”
Euskal folka. 1500. urtean Durangon erretako emakumeei omenaldia, arauak apurtzeagatik eta indartsu bihurtzeagatik. Sanbenitoak kendu eta askatasuna helarazten du abestiak.

“Amama Winchester”
Folk-country. Matriarkatua lehen planoan, familia etxeko amama hil ostean ondasunak lortzeko borrokan. Unai Iturriaga eta Igor Elortzaren letra dibertigarri eta gogotsua.

“Mina”
Folk-zelta eta euskal-folk. Lagunen arteko konplizitateaz, maitasun hitzen garrantziaz eta urrun egon arren gertuko sentitzearen emozioaz.

“Irati”
Euskal folka eta trikitixa-porrusalda. Ume baten istorio erreal bat kontatzen du, bere identitatea aurkitu behar izan duena, indarra eta adorea erakutsiz.

“Agur”
Folk-rumba. Harreman toxiko baten eta emakume zapaldu baten istorioa, bizitza berreskuratzen eta argia aurkitzen duena.

“Politte” feat. Moonsine Wagon
Kajun musika eta folkaren arteko fusioa. Norberari, gure izaerari eta askatasunari gorazarre.

“Baserriko Emakumean”
Balada bat, urte luzez baserrian ezkutuan aritutako emakumeei omenaldia. Soka Laukoteak musika laguntza ematen du, Jone Larrinagaren letra eskuzabala eta arrekonozimenduzkoa.

Magala diskoa Haize-Arrosaren konpromiso musikal eta kulturalaren isla da, emakumeen memoria, transmisioa eta omenezko mezu sendo batekin. Abesti bakoitzak identitatea, emozioa eta kontzientzia dakar, entzuleari bizitza eta sustraiak ospatzeko gonbita eginez.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu