Igandea,
2026ko Abuztuak16

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Atxondok lehen sektorea indartuko du domekako nekazaritza eta artisautza azokan

MUGA ATXONDO

Atxondon Nekazaritza eta Artisautza Azokaren edizio berria egingo da datorren igandean, abenduaren 7an. Feria 11:00etan zabalduko da, eta guztira 30 bat postu bilduko ditu: 14 inguru nekazaritzakoak Apatako plaza nagusian eta beste 17 artisautzakoak farmaziaren ondoko plazan.

Atxondoko azoka. IBAN GORRITI (MUGA)

Aurtengo edizioan, Atxondoko Udalak ahalegin berezia egin du lehen sektoreko postuen presentzia handitzeko. Helburua argia da: plaza inguruan jai giroa sustatzea eta herritar zein bisitarientzat tokiko produktuez gozatzeko gune bizia sortzea.

Horretarako, jan-edanerako hainbat postu izango dira plazan: garagardoa, sagardoa eta sagar-zukua, gaztak, eta Atxondoko Talogileen taloak —hauek udaletxeko aterpean—, besteak beste. Horrela, gazta pintxoak edo talo ogitartekoak dastatzearekin batera, trago bat hartzeko aukera ere izango da. Barazkien inguruko postuek tokiko ekoizleen eskaintza osatuko dute, parte hartzaileen artean Atxondoko eta Durangaldeko ekoizleak izango direlarik.

Artisautza arloan ere eskaintza zabala izango da: belarritakoak, arropa, bitxiak eta koadroak, besteak beste. Arlo horretan ere izango da Atxondoko sortzaileen ordezkaritza. Atxondoko Udalak herritar eta bisitari guztiak gonbidatu ditu azokaz gozatzera eta tokiko ekoizleei babesa ematera.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu