Gotzon Garaizabal elorriarraren erakusketa berria gaurtik aurrera Durangoko Huts Une estudioan
MUGA KULTURA
Durangoko Une estudioak artista elorriarra den Gotzon Garaizabalen lan berriak hartuko ditu datozen egunotan. Huts une espazioan izeneko erakusketak Garagezabalen artelanak bilduko ditu, eta ikus-entzuleei bere sorkuntza-prozesuaren unibertso pertsonal eta atmosferikoa gerturatzea du helburu.

Gotzon Garaizabal.
Erakusketaren inaugurazioa gaur izango da, 19:00etatik 21:00etara, Santa Ana plazako Huts Une estudioan bertan. Antolatzailea Alberto Gallego da, Uneko arduraduna, eta jende guztia gonbidatuta dago irekiera-ekitaldira.
Inaugurazioaz gain, erakusketa abenduaren 6an eta 7an ere egongo da zabalik, arratsaldez, artea patxadaz bisitatu nahi dutenentzat.
Durangoko kultur eskaintzan murgiltzeko aukera paregabea izango da, eta Garaizabalen lanak gertutik ezagutzeko parada aparta.





