Mañariko Udalak frontoia berritu du segurtasuna eta erabilera hobetuz
MUGA MAÑARIA
Mañariko Udalak azken asteotan herriko frontoian egindako hobekuntza-lanen fase garrantzitsu bat amaitu du. Legegintzaldi hasieran ezarritako helburuen baitan, instalazioaren segurtasuna eta erabilgarritasuna indartzea izan da esku-hartzeen ardatza.

Lan horien barruan, frontoia berriz margotu da berdez, lurzorua pulitu da eta harmailak konpondu dira. Horrez gain, sabaian segurtasun-linea (bizitza-linea izenez ere ezaguna) instalatu da, etorkizuneko mantentze-lanetan langileen segurtasuna bermatzeko. Guztira, lan multzoak 53.000 euro inguruko inbertsioa eskatu dio Udalari.
Gogoratu behar da, halaber, iaz frontoi osoko argiztapena LED sistemara egokitu zela, energia-eraginkortasunean urrats esanguratsua eginez.





