Txaber Altube abadiñarrak Markina-Xemeingo finalaurrekoa irabazi eta Bizkaiko finalerako sailkapena osatu du
MUGA BERTSOLARITZA
Markina-Xemeingo Uni frontoian jokatu da gaur Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa. Kanpoan hotza nagusi bazen ere, ia 700 bertsozale elkartu dira barruan, giro bero eta txaloka. Saio puntuagarriak bukatuta, Abadiñoko bertsolariak eskuratu du lehen postua 638,5 punturekin, eta Bilbon jokatuko den finalerako txartela ziurtatu du.

Txaber Altube gaur Markinan.
Txaber Altube Sarrionandia: 638,5
Jone Uria Albizuri: 630,5
Oihana Bartra Arenas: 620
Gorka Pagonabarraga Agorria durangarra: 614
Xabat Galletebeitia Abaroa: 614
Imanol Uria Albizuri: 594
Gaiak jartzeko ardura Zihara Enbeitak hartu du, eta epaimahaia zazpi kidez osatu da: Ainhoa Arregi, Ander Arrien, Garazi Mendoza, Jurgi Fuentes, Marta Ortiz, Mirari Azula eta Miriam Juaristi. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea aritu da.
ZERRENDA OSATU DA
- Aitor Bizkarra Ruiz ABADIÑARRA
- Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
- Jone Uria Albizuri
- Xabat Galletebeitia Abaroa
- Onintza Enbeita Maguregi
- Oihana Bartra Arenas
- Txaber Altube Sarrionandia ABADIÑARRA
- Gorka Pagonabarraga Agorria DURANGARRA
Abenduaren 20an jokatuko da finala, 17:00etan, Bilboko Casillan. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai. Bestalde, ETB1en zuzenean jarraitzeko aukera ere egongo da, finalaurrekoekin ETB4n gertatu bezala: Ilaski Serranok aurkeztuko ditu saioak, Ainhoa Urien Telletxe aditua alboan duela.





