Igandea,
2026ko Abuztuak16

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Durangoko GAR taldeak irabazi du 2025eko Gazteako Maketa Lehiaketa

MUGA DURANGO

Durangoko GAR taldeak izan du nagusi 2025eko Gazteako Maketa Lehiaketako finalean, eta horrela biribildu dute euren bigarren zuzenekoa, publikoaren eta epaimahaiaren txalo sendoen artean. Gasteizko Jimmy Jazz aretoan egindako final handiak giro ikusgarria utzi zuen, nahiz eta kanpoan neguak aurpegirik gordinena erakutsi.

GAR.

Finalera iritsi ziren lau taldeek —BARRRK, Zeatikez, GAR eta Marmitako Trap Band— aretoa dantzan jarri zuten, jarraitzaile, lagun eta senideen babes beroarekin. Entzuleen Saria Gazteako ikus-entzuleek eman zuten online bozketa bidez, eta Donostiako Zeatikez taldeak eraman zuen. Harrobia saria, berriz, BARRRK bandarentzat izan zen.

GAR taldea: Durangotik oholtzaren erdigunera

Oholtza gainean, GARrek argi utzi zuen zergatik den urteko proposamenik sendoenetakoa. Laukotea —Jon Garcia, Liher Granados, Asier Ardanza eta Martzel Vargas— “Ametsa” kantarekin abiatu zen, eta hasieratik energia eta freskotasuna nagusitu ziren. Pop rockaren ildoan, gitarra riff zizelkatuek eta erritmo borobilek kolore berezia eman zioten zuzenekoari.

Epaimahaiko kideek —Ibon Fernandez eta Jon Basaguren— nabarmendu zuten taldeak aurkeztutako hiru kantek zuten “borobil” izaera, eta bereziki goraipatu zuten “Ilargi gorriak”, taldearen nortasuna eta konposizio maila aitortuz.

Neguaren hotzari aurre eginez, musika bizia eta giro beroa izan ziren gauaren protagonistak. Eta saioa amaitzean, garaikurra argi geratu zen norentzat zen: Durangoko GAR taldeak eraman zuen 2025eko Gazteako Maketa Lehiaketaren lehen saria.

ZORIONAK!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu