Larunbata,
2026ko Abuztuak08

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Aitor Bizkarra abadiñarra Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean izango da

MUGA BERTSOLARITZA

Abadiñarra den Aitor Bizkarra matematikoki sailkatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera, atzo Bermeoko Artza frontoian jokatutako finalaurrekoen bigarren bueltako lehen saioa irabazi ondoren. Giro bikaina izan zen Artzan, eta bertsozaleak adi jarraitu zuten bertsolarien jarduna.

Aitor BIzkarra abadiñarra. BERTSOZALE.EUS

Lan puntuagarri guztiak amaituta, Bizkarrak eskuratu zuen puntuaziorik altuena: 664 puntu. Finalaurrekoen bi bueltetako puntu guztiak batu ondoren, puntu gehien dituzten zortzi bertsolariak sailkatzen dira finalerako; hortaz, sailkapen orokorrak baieztatu du Aitor Bizkarra eta Aitor Etxebarriazarraga gernikarra izango direla finalean izango diren bi bertsolari ziurrenak.

Saioaren puntuazioak honela geratu ziren:

  • Aitor Bizkarra Ruiz – 664
  • Aitor Etxebarriazarraga Gabiola – 641,5
  • Onintza Enbeita Maguregi – 632
  • Aissa Intxausti Aburruza – 608
  • Unai Mendiburu Valor – 599,5
  • Ibai Amillategi Omaetxebarria – 599,5

Gai-jartzaile lanetan Leire Garatxena Larrabe aritu zen, eta epaimahaia honakoek osatu zuten: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan, berriz, Itziar Basterretxea Olarreaga aritu zen.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu