Mallabiko Udal Liburutegia itxita egongo da 17tik 20ra bitartean

MUGA
Mallabiko Udalak jakinarazten du Liburutegia itxita egongo dela azaroaren 17tik 20ra bitartean, bertan egingo diren hobekuntza lanen ondorioz.
Liburutegia Intxaurti Kalean dago. Telefonoa: 943 176 691. «Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko ulermenagatik», zabaldu du Udalak.






