Igandea,
2026ko Abuztuak16

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Bizkarra, Pagonabarraga eta Txaber bigarren bueltan ariko dira finalaurrekoetan

MUGA BERTSOLARITZA

Finalaurrekoen lehenengo bueltako hiru saio jokatu ostean, osatu da jada bigarren bueltako zerrenda. Gaurko saioaren ostean, zehaztu da zeintzuk izango diren hurrengo bi finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolariak. Durangaldeak ordezkaritza sendoa izango du bigarren bueltan, Aitor Bizkarra, Gorka Pagonabarraga eta Txaber Altube bertako ordezkari izango baitira.

Aitor Bizkarra, Gorka Pagonabarraga eta Txaber Altube.

Lehen finalaurrekoa azaroaren 15ean jokatuko da, Bermeoko Artza frontoian, 17:00etan. Bertan arituko dira:

  • Aissa Intxausti Aburruza
  • Aitor Bizkarra Ruiz
  • Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
  • Ibai Amillategi Omaetxebarria
  • Onintza Enbeita Maguregi
  • Unai Mendiburu Valor

Bigarren finalaurrekoa, berriz, azaroaren 22an izango da, Markina-Xemeingo Uni frontoian, ordu berean (17:00etan). Hona hemen parte-hartzaileak:

  • Gorka Pagonabarraga Agorria
  • Imanol Uria Albizuri
  • Jone Uria Albizuri
  • Oihana Bartra Arenas
  • Txaber Altube Sarrionandia
  • Xabat Galletebeitia Abaroa

Finalaurrekoetako sarrerak dagoeneko eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Bi saioak ikusmin handiz espero dira, eta Durangaldeko ordezkariek maila handiko ikuskizuna bermatuko dute.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu