Igandea,
2026ko Abuztuak16

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

‘Azaroa’, Maite Atutxa

MAITE ATUTXA


Ez dago egutegian

hilabeterik,

azaroa baino

tristeagorik.


Eguna ez da zabaltzen

gauak ez du mugarik,

eguzkia urrun dago

ez da ikusten argi-izpirik.


Behe-lainoak izkutatzen du

gure ingurunea,

arimen agintaria

da gau beltza.


Elizako kanpaiek

sarritan jotzen dute,

hilerrirako bidea

ez da inoiz ixten.


Haizeak uluka

arimak laguntzen,

bere mundu beltzean

atsedena hartzen.


Azaroan sutondoan

suak zirtakatzean,

arimen istorioak

gogotsu entzutean

... beldurrez betetzen gara.


Eta oheratzerakoan

birak eta bueltak eman behar,

Morfeoren eskuetan jausi baino

lehenagoko uneetan.

IRUDIA: AMAIA ZIGORRAGA



Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu