Igandea,
2026ko Abuztuak16

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Aitor Etxebarriazarraga gernikarrak irabazi du Abadiñoko finalaurrekoa

MUGA BERTSOLARITZA

Abadiñoko Probalekuan jokatu zen atzo bigarrengo finalaurrekoa eta zuzenean sailkatu da Etxebarriazarraga bigarrengo bueltako finalaurrekoetara. Abadiñoko Probalekuan giroa bero egon zen, bertsozalez lepo. 500 entzule baino gehiago egon ziren bertan. Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Aitor Etxebarriazarraga gernikarra izan zen puntu gehien batu zituena: 651,5 puntu.

Beraz, Bermeoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 15ean jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoen bigarrengo bueltan kantatzeko aukera.
Honela geratu dira saioko puntuazioak:
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu