Ostirala,
2026ko Abuztuak14

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Gau Beltzak itxiko ditu gaur Mallabiako Urriko Jaietako ekitaldiak

MUGA MALLABIA

Mallabiako Udalak jakinarazi du Gau Beltza izango dela gaur, urriaren 31n, Urriko Jaietako azken jardunaldia. Herriko hainbat elkarteren laguntzaz, haur, gazte eta helduentzako ekintza ugari prestatu dira arratsalde osoan zehar.

Mallabia.

Atzo, urriaren 30ean, Lur Usabiaga ipuin kontalaria izan zen liburutegian, “Kalabaza piztu” saioarekin. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartu zuten saio horietan.

GAUR, URRIAK 31, OSTIRALA (GAU BELTZA)
Gaur arratsaldean, Gau Beltza ospakizunak izango dira Mallabiako kaleetan:
  • 16:30ean, ginkana bat jokatuko da, Kontzejuzarretik abiatuta (Lehen Hezkuntzako 1. mailatik gorakoentzat).
  • 17:30ean, kalabazak husteko eta aurpegiak zein karetak margotzeko tailerrak egingo dira Kontzejuzarrean. Aldi berean, photocall-a egongo da plazan.
  • 18:30ean, “Iluntasuna piztu… ekitaldia!” plazan, eta ondoren herritik zehar kantu erronda egingo da.
    Ekitaldiak amaitzeko, txorizodun opila eta salda beroa banatuko dira plazan.
  • 20:00etan, “Madarikaostiok!!!” ikuskizuna eskainiko da plazan, 16 urtetik gorakoentzat.

Ekintza hauek honako talde eta erakundeek antolatu dituzte: Gaba Baltza, Satxibu aisialdi taldea, Zaparrada elkartea, Gazte Alaia dantza taldea, Gazte Asanblada, Guraso elkartea, Mallabiko Eskola, Jubilatuen elkartea, Ortu ekologikoak eta Mallabiako Udala.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu