Berrizek Arimen Gaua ospatuko du ostiralean
MUGA BERRIZ
Berrizko Udalak Arimen Gaua antolatuko du urriaren 31n, euskal tradizioak berreskuratzeko eta haur eta gazteen parte-hartzea sustatzeko.

Lehenengo tailerra irekia izango da eta 17:30etatik 19:00etara, Olakueta plazan, 6 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Bertan, Gaba baltzarako anfitazak egingo dira.
Eta 19:30etatik 20:30etara, Kultur Etxe zaharrean (Arkaraz, 2), gauerako kriseiluak egiteko tailerra izango da. Oraingo honetan tailerra 8 urtetik gorako gazteentzat gomendatzen da eta plazak mugatuak direnez, izena eman beharko da. Kartelean eta webgunean dagoen QRaren bidez egingo da, esteka honetan urriaren 30eko 12:00ak arte.
Horrela, udal euskara sailak herriko kultura eta euskal mitologia batzen dituen gau magiko hau ospatzeko aukera eskaintzen du.





