Asteartea,
2026ko Abuztuak11

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Ondarroako Augustin Zubikarai saria 2025ean Ekaitz Herrera abadiñarrari eman diote

MUGA KULTURA

2024an berriztarrak, Julen Apellak, saria irabazi ondoren, aurten epaimahaiak erabaki du Ondarroako Udalaren Augustin Zubikarai saria Abadiñoko kazetariari, Ekaitz Herrerari, ematea.

Ekaitz Herrera.“Hondar batean arre” nobelak Mattin aurkezten du, 60 urteko gizonezkoa, ospitalearen aurreko postuan loreak saltzen dituena. Negozioa txarto doala-eta, kalean ikusiko du bere burua, eta bizileku berri bat topatuko du, ikasle-pisu batean. Ia berrogei urte gazteagoak direnekin bizitzen ikasi beharko du, haien kodeak ezagutu, ohitura berrietara ohitu. Eta, horrekin batera, bizi osoan inoiz maitemindu ez den eta hori zer den ere ez dakien gizonak bere burua hobeto ezagutu eta deskubrituko du, baita bizitzaren etapa berri bati ekin ere. «Epaimahaiak, besteak beste, lanari darion umorea azpimarratu du, idazkera dotorea,  elkarrizketen freskotasuna, erritmo bizia, hizkuntzarekin jolasteko trebezia», adierazi dute Elkarretik.

BIO · Ekaitz Herrera Azkarraga (Abadiño, 1986)

Ikus-entzunezko komunikazioan graduatua. Hainbat lan egin du euskarazko hedabideetan, hala idatzizko prentsan nola telebistan zein irratian. ETBko hainbat saiotan esku hartu du erredaktore eta gidoilari lanetan, Herri txiki, infernu handi, Bisitaria, Burubero eta Sautrelan, besteak beste. Azken urteotan, Durangaldeko Anboto tokiko komunikabidean dihardu erredakzio buru. Honako hau izango da bere lehenengo obra literarioa.

Augustin Zubikarai saria, bederatzi urtez nobela laburrentzako lehiaketa izan zena, 2010ean formatuz aldatu eta nobelak sortzeko beka bihurtu zen. Ordutik, hauexek izan dira sariaren irabazleak eta argitaratu dituzten lanak:

-2010ean Joxean Agirre: “Zwei Frauen (Bi emakume)”

-2011n Itxaso Araque: “Damutzen ez direnak”

-2012an Garbiñe Ubeda: “Hobe isilik”

-2013an Garazi Kamio: “Orube abandonatuak”

-2014an Jasone Osoro: “12etan bermuta”

-2015ean Miren Gorrotxategi: “33 ezkil”

-2016an Katixa Agirre: “Amek ez dute”

-2017an Xabier Etxeberria: “Berriro itzuliko balitz»

-2018an Eneko Barberena: “Afrikanerrak”

-2019an Idoia Garzes: “Mendiko gaitza”

-2020an Lander Garro: “Faith”

-2021ean Mikel Alvarez Sarriegi: “Euskalia”

-2022an Patxi Zubizarreta: “Loak ezkutatzen duena”

-2023an Karmele Mitxelena: “Zoriona, edo antzeko zerbait” eta Goio Ramos: “London Calling”

-2024, Julen Apella, «Sakelako bihotzak».

ZORIONAK, EKAITZ!

Julen Apella berriztarraren ‘Sakelako bihotzak’ aurkeztu dute: Z belaunaldia linboan

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu