Ostirala,
2026ko Abuztuak14

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Elorrioko Fito Skins taldeak ‘Sugar Oi! c’mon’ abestiaren bideoklipa zabaldu du

MUGA MUSIKA

Elorrioko Fito Skins taldeak “Sugar Oi! c’mon” abestiaren bideoklipa kaleratu du, euren azken diskoan, Umiltasuna (2025), jasotakoa. Lan berriak taldearen izaera indartsua eta kaleko espiritua uztartzen ditu, oraingoan irudi eta soinuen bidez.

Bideoklipa Izaro Gallastegik zuzendu du, eta Elorrioko Urre Berri tabernaren inaugurazioan grabatutako irudiak baliatu dira. Taldeak eskerrak eman dizkie ekitaldira hurbildu ziren guztiei, baita Alaia (Nekktar)-i ere, abestia pianoarekin apaindu izanagatik, eta Iratxeri, koruetan egindako lanagatik.

Grabaketa eta masterizazioa Lorentzo Records-en egin dira, eta diseinu lanak Aritzillo-ren eskutik etorri dira. Fito Skinsek berak azpimarratu duenez, “egun hau hilezkor bihurtu duzue guztion artean”.

“Sugar Oi! c’mon” bideoklipa taldearen sare sozialetan eta plataformetan ikus daiteke dagoeneko, eta Elorrioko Oi! eszena bizi-bizi dagoela erakusten du berriro ere.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu