Asteazkena,
2026ko Abuztuak19

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Janus Lesterrek ‘Lore’ diskoa Durangoko Plateruenan aurkeztuko du

MUGA KULTURA

Janus Lester (Jokin Pinatxo Olaciregi) musikari beratarrak bere bigarren diskoa, Lore, aurkeztuko du azaroaren 7an Plateruenan, Durangon. Kontzertua 22:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da. Ekitaldia Durangoko Udalaren antolakuntzarekin egingo da.

Lesterrek azken urte eta erdian egindako birarekin sendotu du bere ibilbidea euskal musikaren lehen lerroan. Bere lehen lana, Ez gaitzala loak harrapatu (2022ko abenduan argitaratua), arrakasta handiz aurkeztu zuen, eta ordutik hona 100 kontzertu baino gehiago eskaini ditu Euskal Herrian, Espainiako Estatuan eta baita Finlandian ere.

Gainera, Izaro eta Idoia bezalako artistekin elkarlanean aritu da, eta Euskal Herriko Orkestra Sinfonikoarekin ere kantatu du. Besteak beste, Kilometroak jaialdirako abestia konposatu du eta Dabadaba aretoan grabatutako zuzeneko EP bat kaleratu du.

Publikoaren eta kritikaren artean arrakasta lortzen jarraitzen du, bere ahots berezi eta indartsuagatik nabarmenduz, gaur egun euskal eszenako ahots berezienetako bat bihurtu delarik.

‘Averno’ dantza ikuskizuna Durangoko San Agustinen, igandean

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu