Amorebieta-Etxano, mikologiaren hiriburua asteburuan

MUGA AMOREBIETA-ETXANO
34 . urtez, Amorebieta-Etxanok Jardunaldi Mikologikoak jasoko ditu asteburu honetan, hain zuzen urriaren 25ean eta 26an. Zornotzako Mikologia Elkarteak antolatuta, jardunaldi hauek natura, mikologia eta gastronomia maite duten pertsonentzako hitzordu garrantzitsu bilakatu dira.

Egitaraua larunbatean, goizeko 08:00etan hasiko da, Zubiondo plazatik perretxikoak biltzeko mendira irteera bat eginez. Igandean, hilak 26, Zelaieta Zentroan erakusketa mikologikoa egingo da 10:30etik aurrera, bildutako espezieekin eta argazki lehiaketan parte hartu duten argazkiekin. 11:30ean, perretxikoekin egindako pintxoen dastaketa izango da, prezio herrikoiekin.
Luken Solagurenen omenezko argazki lehiaketa
Jarduera mikologikoekin batera, Espezie Mikologikoei buruzko XXIII. Argazki Lehiaketa egingo da, Luken Solaguren zornotzarraren omenez. Lehiaketak soilik espezie mikologikoetan zentratutako irudi onenak sarituko ditu — perretxikoak eta onddoak, esaterako —, 200 euro bitarteko sariekin, tokiko argazkilari onenaren sari berezia barne. Argazki Lehiaketaren sari-banaketa igandean, hilak 26, izango da, 13:30ean, Zelaietan.
Obrak bihar arte entregatu ahal izango dira aurrez aurre (18:30etatik 20:00etara) edo postaz bidali urriaren 25a baino lehen elkartearen egoitzara. Lehiaketa antolatzen duen Zornotzako Mikologia Elkartearen artxiboan sartuko dira saritutako irudiak.
Mikologia ikasteko, partekatzeko eta dastatzeko
Amorebieta-Etxanoko Mikologia Jardunaldien helburuada mikologia herritarrei hurbiltzea, ikuspegi ludiko eta hezitzaile batetik. Natura-ingurunearen ezagutza, espezieen aniztasuna eta bilketa arduratsuaren garrantzia sustatzen dute. Hori guztia, urtero eskualdeko dozenaka zaletu erakartzen dituen giro hurbil eta gastronomikoarekin batera.





