Asteartea,
2026ko Abuztuak11

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Ödei, Streetwise, Les Testarudes, Heitxi eta Alain, Markelu eta Akerbeltz: Durangoko Txosnak musikarekin lehertzeko prest

MUGA TXOSNAK

Durangoko Txosna Batzordeak lan aparta egin du aurten ere, eta aste bukaera honetarako prestatutako egitaraua horren erakusgarri da. Musika, aldarrikapena eta herri giroa izango dira protagonista urriaren 17an eta 18an, ostiralean eta larunbatean. Nabarmendu beharrekoa da, gainera, bertako eta inguruko taldeei emandako tartea, eta parte hartzean oinarritutako jai eredua indartzeko egindako ahalegina.

Les Testarudes.

Asteburuan zehar hainbat kontzertu ikusgarri izango dira txosna-gunean: Ödei, Streetwise, Les Testarudes, Hetxi -zornotzarra- eta Alain, Markelu eta Akerbeltz izango dira besteak beste oholtzara igoko direnak, festa giroa bermatuz eta gauak dantzan amaitzeko.

Txosna Batzordeak bere kartelean gogorarazi du ez dela inolako jarrera edo eraso sexista, LGTBIQ+fobiko zein arrazistarik onartuko. Jaiak guztionak dira, eta guztiontzat seguruak eta errespetuzkoak izan behar dute. Horregatik, jai herrikoi, parte hartzaile eta askatzaileak defendatzen jarraitzen dute antolatzaileek.

Egitarau osoa

URRIAK 17, BARIKUA

18:30 Tortilla txapelketa
(Bitarten kaien jolasa)

20:00 Tortillen aurkezpena

Ondoren sari banaketa

22:00 Kontzertua:

Ödei

Streetwise

Streetwise.

Les Testarudes

URRIAK 18, ZAPATUA — MOZORRO ETA ETXEERA EGUNA

15:00 Elkartasun bazkaria

21:00 Kontzertuak:

Heitxi eta Alain

Heitxi.

22:30 Mozorro desfilea

23:00 Kontzertua:

Markelu

Akerbeltz

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu