Xabier Amuriza eta Mitxel Santamarina, besteak beste, Amorebieta-Etxanoko ‘Bertokoak berton’ zikloan

MUGA AMOREBIETA-ETXANO
Bertokoak Berton ekimena udazkenean itzuliko da, ohiko moduan, udalerriko landa auzoak biziberritzeko asmoz. Egitarauaren baitan ekintza sorta zabala eskainiko da, urritik urtarrilera bitartean, Boroa, Euba, Etxano eta San Miguel auzoetan. Publiko guztientzako jarduera anitzak izango dira, hala nola, artisa xaboien tailerra, txokolate dastaketak, inprobisazio-jokoak, eskulanak (decoupage) eta negurako fermentuak eta barazki-pateak egiteko esperientzia gastronomikoak. Gainera, Boroa, Etxano eta San Miguel auzoek jarduera bereziak izango dituzte, auzo hauetan bakarrik burutuko direnak, programaren eskaintza osatuz.

Xabier Amuriza. IBAN GORRITI
Programazio osoa
- Artisau xaboi eta pomada natural tailerra: garagardoaren azpiproduktuak erabiliz, legamia eta lupulua xaboi eta krema naturalak egiteko tailerra.
- Txokolate dastaketa: Txokolate mota desberdinen dastaketa, kafez lagunduta.
- Inprobisazio-jokoak: Mitxel Santamarinaren gidaritzapean, aktoreek publikoaren iradokizunetatik sortutako istorio paregabeak sortuko dituzte.

Mitxel Santamarina.
- Decoupage: Arte teknika hau ikasi eta praktikatzea, irudiak moztuz eta gainazaletan itsatsiz.
- Fermentuak eta barazki-patéak neguan: Neguko menuetarako barazki freskoekin fermentuak eta patéak prestatzen ikasteko tailerra.
Jarduera bereziak
- San Miguel: Azaroaren 15ean, 20:00etan, ermita aurrean «Los Judas de la Impro» inprobisazio ikuskizuna egingo da, non lau aktore eta inprobisagilek publikoaren iradokizunetatik sortutako istorioak proposatuko dituzten, sorpresaz, emozioz eta umorez beteta.
- Etxano: Urriaren 18an, 19:30ean, Arestiren «Nire aitaren etxea defendatuko dut» kontzertua izango da, Xabier Amuriza etxanotarrak «a capella» eta trikitilariekin, musika eta ahotsen arteko uztarketa berezian.
- Boroa: urtarrilaren 17an, antzerki laburra eskainiko da eta jardunaldi horretan bi antzezlan labur ikusi ahal izango dira.
Ekintza hauekin, udalak bere konpromisoa berresten du herri-barrutietako bizitza kulturala eta komunitarioa indartzeko. Publiko guztientzako jarduerak eskaintzeaz gain, parte-hartze aktiboa eta auzokideen arteko topaketak sustatzea da helburua, aisialdia baino askoz gehiago emateko.





