Asteartea,
2026ko Abuztuak11

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

25 urte Ondarearen Europako Jardunaldiak Garaiko Tromoitioko arkitektura historikoaren ateak zabaltzen

MUGA ONDAREA

Ondarearen Europako Jardunaldiak herritarren parte hartzera bideratutako ekimenak dira. Hauek 2001etik urtero antolatzen dira Europako Kontseiluaren ekimenez eta Europar Batasunarekin lankidetzarekin. 25. urtemuga denez, aurtengo programaren barruan doako 250 kultura-proposamen baino gehiago eskainiko dira urri osoan zehar, eta beste edozein ediziotan baino antolatzaile gehiagok parte hartuko dute. Edizioak erdigunera ekarriko duen gaia arkitektura-ondarea da, eta herritarrak horretara hurbiltzeko bisitak, tailerrak, erakusketak eta jarduera artistikoak konbinatuko dira. 

Garai. ERRAMUN OSA

Egitarauaren barruan, Garaiko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Gerediaga elkartearekin batera koordinatu du herrian garatuko den ekintza. Bihar, Urriaren 11n, Tromoitioko Barruti gotortuaren arkitektura ardatz hartuta, gure historia ezagutzeko bide bat jorratuko da bertan. Gure arbasoek inguruko gailurretan egiten zituzten eraikinen adibide bat da; ingurua jagoteko gune bat. Gainera, euskal arkitektura tradizionalaren adibide ezin hobea da.

Bisitan parte hartzeko interesa dutenek, ondareabizkaia.eus atariaren bidez egin behar dute izen-ematea.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu