Gerediaga Elkartea, 60 urteko ibilbideagatik Fair Saturday sariarekin aitortua Guggenheim Museoan

MUGA KULTURA
Gerediaga Elkartea 60 urteko ibilbide oparoaren errekonozimendua jaso du, Fair Saturday Awards 2025 sarien baitan. Sari-banaketa ekitaldia irailaren 29an egin zen Bilboko Guggenheim Museoan, eta bertan hainbat erakunde eta sortzailek jaso zituzten kulturaren bidez gizarteari egindako ekarpenengatik emandako sariak.

ARGAZKIA · GEREDIAGA ELKARTEA
Gerediaga Elkartea izan da aurtengo sarituen artean nabarmenduetako bat, Durangoko Azokaren antolatzaile eta euskal kulturaren sustatzaile historiko gisa egindako lanagatik. 1965ean sortu zenetik, elkarteak kultura eta komunitatea uztartzeko ahalegin etengabea egin du, bai Durangaldean bai Euskal Herri osoan, proiektu dokumental eta artxibo lan garrantzitsuak garatuz.
Elkarteak bere sare sozialetan adierazi duenez, «Fair Saturday saria jaso dugu Gerediaga elkarteak, 60 urteko lanaren errekonozimendu lez, Bilboko Guggenheim museoan eginiko ekitaldian. Eskerrik asko eta zorionak gainontzeko saritu guztiei!».
Fair Saturday Awards ekimenaren helburua da kulturaren bidez gizartearen ongizatea sustatzen duten pertsona eta erakundeak aitortzea. Gerediaga Elkartearen kasuan, saria ez da soilik iraganeko lana ospatzeko modua, baizik eta etorkizunari begira euskal kulturaren bizitasuna sendotzeko aintzatespen eta bultzada berria ere bada.
Lehenago, MUGAn idatzita:
Gerediaga Elkartea galardonada en los Fair Saturday Awards por la Durangoko Azoka





