Igandea,
2026ko Abuztuak16

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Txaber Altube Lekeition nagusitu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren saioan

MUGA BERTSOLARITZA

Abadiñoko ordezkariek sasoi betean jarraitzen dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. Txaber Altubek iragan urriaren 4an irabazi zuen Lekeitioko saioa, eta finalaurrekoetarako sailkapena eskuratu du. Aurretik, Aitor Bizkarra ere garaile izan zen Urdulizen jokatutako egunean.

Txaber Altubek irabazi zuen saioa. BERTSOZALE.EUS

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren saioa izan zen Lekeitiokoa, Ikusgarri zineman jokatutakoa. Aretoa beterik egon zen, eta sei bertsolarik hartu zuten parte: Beñat Bilbao Landa, Iker Uriarte Urrutia, Iruri Altzerreka Martinez, Jone Larrinaga Dañobeitia, Lurdes Ondaro Mallea eta Txaber Altube Sarrionandia.

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Altubek bildu zituen puntu gehien —480 puntu—, eta horri esker zuzenean sailkatu da Abadiñon, etxean, azaroaren 2an jokatuko den finalaurrekora.

Honela geratu ziren saioko puntuazioak:

Txaber Altube Sarrionandia (ABADIÑOKOA) – 480

Lurdes Ondaro Mallea – 458

Iruri Altzerreka Martinez (GARAIKOA) – 444,5

Jone Larrinaga Dañobeitia – 432,5

Iker Uriarte Urrutia – 422,5

Beñat Bilbao Landa – 416

Gai-jartzaile lanetan Idoia Anzonandia Kareaga aritu zen, eta epaimahaiak osatu zituzten Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan, berriz, Itziar Basterretxea Olarreaga ibili zen.

ZORIONAK, AITOR!

ZORIONAK, TXABER!

Aitor Bizkarra abadiñarrak irabazi du Urdulizen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu