Asteartea,
2026ko Abuztuak11

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Durangon, Elorrion eta Abadiñon gaur kontzentrazioak Palestinaren alde, flotillaren blokeoa salatzeko

MUGA PALESTINAREN ALDE

Palestinarekin Elkartasuna Plataformak Global Sumud Flotillaren aurkako blokeoaren harira mobilizazioak, eta Iruñeko manifestaziorako autobusak antolatu ditu.

Durango. IBAN GORRITI

Global Sumud Flotillaren blokeoari erantzunez, gaur arratsaldean mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du Palestinarekin Elkartasuna Plataformak. Durangaldeko hainbat herritan egingo dira kontzentrazioak:

Durango: udaletxe parean

Elorrio: herriko plazan

Abadiño: Txanporta plazan

Hiru herrietako ekimenak 19:00etan izango dira. Durangoko kontzentraziora, Durango-Palestina ekimenak ere dei egin du, eta talde guztiek deialdi bakarrean bat egitea erabaki dute. Baliteke beste herrietan ere mobilizazioak antolatzea.

Bestalde, plataformak gogorarazi du zapatuan Iruñean egingo dela manifestazio nazionala, «Israel estatu kriminala desegitea» eskatzeko eta «erresistentzia palestinarraren zilegitasuna» aldarrikatzeko. Bi urte betetzen diren honetan, azken ofentsiba genozida salatzeko milaka pertsona espero dituzte Nafarroako hiriburuan.

Iruñeko mobilizaziora joateko:

Durangotik autobus bat aterako da 10:00etan, Madalenatik.

Otxandiotik, 10:30ean autobus geltokitik. Izena emateko: autobusu4durango@gmail.com.

Elorrion, kotxe-kedada egingo da 9:45ean, plaza ondoko parkingean.

Palestinarekin Elkartasuna Plataformak herritar guztiei egin die dei mobilizazioetan eta Iruñeko manifestazioan parte hartzera.

Testuingurua

Israelgo indarrek Gazako Zerrendara laguntza humanitarioa eramateko bidean zihoazen itsasontziak eten dituzte. Global Sumud Flotillatik salatu dute “interzeptazio horiek” ilegalak direla, “Israelen subiranotasunpean ez dauden uretan nabigatzeko eskubidea” urratzen dutelako. Flotillak ohartarazi du gertatutakoa “armarik gabeko humanitarioen aurkako eraso ilegala” dela.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu