Gaur, ‘Fun Home’ liburuaren aurkezpena Durangon
Gaur, irailak 30ean, asteartea, 18:30ean Danele Sarriugarte eta Bego Montorio izango dira Durangoko Hitz liburudendan Alison Bechdel-en Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat komikia aurkezten. Lanak familia eta identitatearen gaiez hitz egiten du, eta aurkezpenean solasaldia eta galdera-saioa egongo dira. Interesa dutenek bertaratu daitezke. Gaur, Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna da.

Bego Montorio.





