Ostirala,
2026ko Abuztuak14

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Aitor Bizkarra abadiñarrak irabazi du Urdulizen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa

MUGA BERTSOLARITZA

Urdulizko Kultur Etxean jokatu da Txapelketako lehenengo saioa. Finalaurrekoetarako sailkatu da Aitor Bizkarra abadiñarra. Datorren larunbatean jokatuko da lehenengo faseko bigarren saioa, Lekeition.

Atzo hasi zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: atzo jokatu zen bertako lehenengo faseko lehenengo saioa, Urdulizko Kultur Etxean. Saioa hasterako sarrera guztiak agortu ziren.

Lan puntuagarriak amaituta, Aitor Bizkarra Ruiz abadiñarra izan zen garaile, 518.5 punturekin. Beraz, zuzenean pasatuko da Zeanuriko finalaurrekora, urriaren 26an. Honela geratu ziren saioko puntuazioak:

  • Aitor Bizkarra Ruiz: 518.5
  • Izaro Bilbao Arostegi: 451
  • Mikel Retolaza Etxebarria: 447
  • Koldo Gezuraga Seijido: 46.5
  • Garazi Navarro Ugarteburu: 445
  • Garikoitz Sarriugarte Onaindia: 411.5

Saioan Beñat Vidal Gurrutxaga egin zituen gai-jartzaile beharrak. Epaile honako hauek aritu ziren: Ainhoa Arregi ElosuaAnder Arrien AspiazuBeñat Romero MaguregiIñaki Aurrekoetxea ArkotxaMarta Ortiz MateoMiriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu