Ostirala,
2026ko Abuztuak14

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Elorrioko turismoa gorantz doa bisitari gehiagorekin eta nazioarteko interesa handituz

MUGA TURISMO

Hamazortzi hitzordu antolatu ditu Turismo Bulegoak ekaina eta iraila bitartean. 82 pertsona arrimatu dira herria hobeto ezagutu nahian, iaz baino 32 gehiago, pozteko moduko datua, beraz.

Belen Arrazola durangarra.

Bestetik, autokarabana gunea beteta egon da uneoro, eta bisitari mordoa hurreratu dira Turismo Bulegora, informazio eske. Bertan bildutako datuen arabera, 1766 lagunek bisitatu dute gune hori ekainaren 1etik irailaren 15era. Gehienak Euskal Herriren batetik etorri dira, tokiko turismoan Elorriok daukan erreferentzialtasunaren seinale. Datu kurioso moduan, azpimarratzekoa da gero eta jende gehiago etortzen dela Estatu Batuetatik eta Latinoamerikatik abizen euskaldunen jatorria ezagutzera, hala nola Berrio-Otxoa eta Urkizu. Bestetik, Espainiar jatorriko bisitarien artean, jende asko etorri da, batez ere, Madril, Bartzelona eta Valentziatik.

Udan Elorrioko altxorrak ezagutzeko egin diren bisita gidatuetan, partaideei argazki eta esaldi lehiaketa baterako gonbidapena luzatu zitzaien. Durangoko Belen Arrazolak irabazi du eta Anbotopeko otar bat jaso du opari.​

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu