Durangoko Txosna batzordeak jaien egitaraua aurkeztu du

MUGA TXOSNAK
Durangoko Txosna batzordeak aurtengo jaietako egitaraua aurkeztu du. Aurten, kolektiboak lortu du udalak baimena ematea Landako Gunearen kanpoaldean 06:00ak arte irekita egoteko. Festek urriaren 10etik 18ra bitarte iraungo dute.

Streetwise taldea.
Ekintza ugari izango dira herrian. Hona hemen egitaraua ordu zehatzekin:
Urriak 10, Barikua
19:30: Kalejira – Gautxori txarangarekin
21:00: Txupinazoa – Txosnagunean: Durangoko Gaztetxea.
21:00: Kontzertuak: Reder, Nektar, Zeker
DJ Usu eta Ipi
Urriak 11, Zapatuan
12:00: Kamiseta banaketa – Gaztetxean
15:00: Gazte bazkaria
16:00: Gazte jolasa
17:00: Karro Poteo Kuir
18:00: Mauxitxa txaranga – Txosnagunean
22:00: Kontzertua: Euskoprinces, Tatta & Denso, La Fulana
Urriak 12, Domeka
13:00: Marianitada + Umeentzako jolasak
15:00: Elkartasun bazkaria – Ostean elkartasun argazkia
16:30: Kontzertu/Errezitaldia: Sol Band palestinarrak
17:30: Mobilizazioa
19:00: Kontzertua: Bart… Sax!
20:30: DJ Maratoi herrikoia – Gaztetxetik Txosnagunera
Urriak 13, Astelehena
12:00: Paella Txapelketa – San Fausto Eguna
13:00: Ikuskizuna – Ume eta familiendako
14:30: Paellen Aurkezpena – Ostean sari banaketa
17:00: Erreka Jaitsiera – Taldekako eta ostean jantza
Urriak 17, Barikua
18:30: Tortilla txapelketa – Bitartean kajen jolasak
20:00: Tortillen aurkezpena – Ostean sari banaketa
22:00: Kontzertua: Ødel, Streetwise, Les Testarudes
Urriak 18, Zapatuan
15:00: Elkartasun Bazkaria – Mozorro eta Ekintza Eguna
16:00: Kontzertua: Heitxi eta Alain
20:00: Mozorro desfilea
21:30: Kontzertua: Maruxak, Akerbeltz





