Larunbata,
2026ko Abuztuak08

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Elorrion bisita gidatuak: Argiñeta, Zenita, basilika, gurutzeak eta Solatsu teileria

MUGA ONDAREA

Urrian zehar, Elorrioren berezitasun identitario eta arkitektonikoak bistaratzeko hainbat bisita gidatu egingo dira, Ondarearen Europako Jardunaldien baitan.

Argiñeta. MUGA

Alde batetik, landa ondarea hartuko da kontuan, Zenita Berdean eta Argiñetan sakonduta. Zenitako errotaren funtzionamenduaz jardungo dute, eta, Argiñetan, nekropolia.

Ondare arkitektoniko erlijiosoari dagokionez, Sortzez Garbiaren basilika, Bizkaiko handiena, eta XVI. mendeko bederatzi gurutzeak izango dira protagonistak.

Herriari nortasuna eman dioten gaiei ere helduko diete, barrioak eta hiribildua bisitatuta. Hala, etxe eta jauregien aberastasuna, ondare industriala eta antzinako langileriaren auzoak izango dituzte hizpide.

San Agustingo Solatsu teileria eraberritua ezagutzeko aukera ere egongo da jardunaldien barruan. Ekoizteko teknika artisauak, teilaren garrantzi kulturala eta harekin lotutako ohiturak azalduko dituzte, besteak beste.

Doako bisitetan parte hartzeko, nahikoa da turismo bulegora bertaratzea, turismoa@elorrio.eus -era idaztea edota 688 77 62 70ra deitzea. Solatsu teileria bisitatu nahi izanez gero, hauek dira kontaktuak: 634 73 52 92 eta info@solatsu.com.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu