Urritik urtarrilera arteko kultur eskaintza Berrizen: antzerkia, musika, zinema eta dantza
MUGA KULTURA
Berrizko Kultur Etxeak ikasturte berriari ateak ireki dizkio, eta urritik urtarrilera bitartean kultur eskaintza oparoa izango du herritar guztientzat. Antzerkia, musika, dantza, zirkua, bertsolaritza eta zinema uztartzen dituen egitaraua prestatu dute, haurrei, gazteei eta helduei zuzenduta.

Lehen hitzordua urriaren 4an izango da, Dejabu Panpin Laborategiaren Itzulera lanarekin, Donostiako Zinemaldian aurkeztua. Urrian bertan Logela Multimediaren Semaforoa (urriak 17), Bala Besta taldearen kontzertua (urriak 23) eta Zen del Sur konpainiaren Xpectro zirku garaikidea (urriak 25) ikusteko aukera egongo da.
Azaroan, eskaintza are zabalagoa izango da: Esanezin musika emanaldia (azaroak 8), Haatik konpainiaren dantza ikuskizuna (azaroak 15), Miren Amuriza eta Malen Amanabarren Anastasini zirkua haurrei zuzendua (azaroak 21), Txalo Produkzioen Amak antzezlana (azaroak 29) eta Bihotz museo bat liburuan oinarritutako bertso-saioa (azaroak 30).
Abenduan, Aukeran konpainiaren Amama familia-ikuskizuna (abenduak 12) eta Lascou-Chers taldearen Charlas de Azucarillo clown lana (abenduak 13) izango dira ikusgai. Halaber, Antton Telleriaren bakarrizketa (abenduak 19) ere programatuta dago.
Urte berriarekin batera, musika eta antzerkia nagusituko dira: urtarrilaren 9an Txiki Rock, euskal rockari errepasoa egingo dion kontzertu familiarra; urtarrilaren 10ean Ezpalak taldearen emanaldia; eta urtarrilaren 24an Txalo Produkzioen Trajea antzezlana, Joseba Apaolaza eta Asier Hormazaren eskutik.
Zinemazaleek ere izango dute zita: Maspalomas (urriak 5), Lilo & Stitch (urriak 12), El cautivo (urriak 19) eta Los tipos malos 2 (urriak 26), baita dokumentalak ere, hala nola Sutemose (urriak 29), For Sama (azaroak 26) eta Nevia (abenduak 17). Filmak jatorrizko bertsioan eskainiko dira, euskarazko azpitituluekin.
Familia osoarentzat Ipuin-txokoak izango dira hilero, Ixabel Agirresarobe, Itziar Sáenz de Ojer, Oihana Etxegibel eta Maite Frankoren eskutik. Era berean, Irakurle Kluba, haur-literaturako saioak eta bestelako jarduera didaktikoak egongo dira egitarauan.
Ikuskizun guztien sarrerak aldez aurretik eskuragarri daude linean (kontsultatu hemen) eta Kultur Etxeko liburutegian bertan, liburutegiko ordutegian. Xehetasunak, prezioak eta ordutegiak egitarauan jasota daude Udalaren webgunean, eta programazio osoa etxe guztietan banatuko da laster.





