Gerediagak Arregi Campo familiaren argazki funtsa erakutsiko du Izurtzan barikuan
MUGA HISTORIA
Barikuan, 19:30ean, Arregi Campo familiaren argazki funtsa proiektatuko da Izurtzako Bariko San Nikolas elizan, Gerediaga elkarteak antolatuta. Argazkiak 1953 eta 1959 artean egin zituen Gabriel Arregik, familiarekin Mendibe baserrian uda pasatzen zutenean. Umeak dira sarritan protagonista, baina Izurtzako paisaia, ohiturak eta ospakizunak ere jasotzen dira.

Argazkian, Begoña eta Arantxa Arregi Campo ahizpak, Agustin Gonzalez de Audicana eta Mertxe Jaiorekin, Izurtzako iturburuan kantinploretan ura biltzen, baserrira eramateko.
223 argazkik osatzen dute funtsa; horietako batzuk ekitaldian erakutsiko dira, eta gainerakoak Gerediaga elkartearen webguneko Dokumentategia atalean izango dira ikusgai. Jarduera honek Izurtzako Udalaren babesa ere badu.
Gerediaga elkarteak 1980ko hamarkadatik darama argazki funtsak biltzen eta digitalizatzen, Durangaldearen memoria eta ondarea bizirik mantentzeko.





