Asteazkena,
2026ko Abuztuak19

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Bihar, Euskal Herriko Artzain Txakurren Txapelketa Garain ospatuko da

MUGA GARAI

Garaiko Aiartza auzoan bilduko dira Euskal Herriko artzain txakurrik onenak bihar, larunbata, irailaren 13an, arratsaldeko 17:00etan. Herrialdeka egin diren txapelketetan sailkatu diren txakurrik onenek hartuko dute parte, eta ekitaldiko sarrera doakoa izango da.

ARGAZKIA: IBAN GORRITI

Txapelketaren antolaketa Garaiko Udalaren esku dago, baina Gerediaga Elkartea, Euskal Herriko Artzain Txakurren Elkartea (EHATE) eta Urkiola Landa Garapenerako Elkartea ere ari dira laguntzaile.

Aurten 57. edizioa ospatuko da, eta guztira 11 txakurrek hartuko dute parte.

Parte-hartzaileak

2024ko txapelduna

MENDI – Javier Zubiaurre (Mutriku)

Arabako ordezkariak

LIS – Fidel Alonso (Areta)

SUA – José Mª Jauregi (Ilarduia)

Bizkaiko ordezkariak

MENDI – Carlos Ardanza (Abadiño)

NEGU – Marcos Aspizua (Orduña)

BASERRI – Juan José Egurrola (Etxebarria)

Gipuzkoako ordezkariak

FIDEL – Aitor Tato (Ataun)

ARGI – Javier Zubiaurre (Mutriku)

ZEU – Jose Mª Bengoa (Oñati)

Nafarroako ordezkariak

MENDI – Jesús Razkin (Etxarri Aranaz)

LAGUN – Jorge Oteiza (Oronoz)

Ariketak

Lehiaketan bi ariketa egingo dira:

Lehen ariketa (7 minutu)
Txakurra artaldera bidaliko da, zelaiaren barrenetik pasaz. Bidean, epaileek bi aldiz geldiarazi beharko dute. Ondoren, artaldea zelai erdiko hesiaren artetik igaro eta artzainarengana eraman beharko du. Ardiak artzainaren inguruan geldi egon beharko dira, epaileek agindu arte, eta amaieran eskuineko edo ezkerreko hesi-tik pasako dira.

Bigarren ariketa (7 minutu)
Txakurra banderatxoz seinalatutako bidetik gidatuko da ardiei hurbildu arte. Helburua artaldea hartu eta zelai erdian dagoen eskortan sartzea izango da. Ardi guztiak sartzen badira, ondoren zakarkeriarik gabe atera beharko dituzte.

Historia apur bat

Txapelketa hau lehen aldiz 1973ko irailaren 16an egin zen Garain, Goierrin auzoan. Irabazlea Arabako Zuatzako Montes de Jesús Azpiazu izan zen. Ordutik, Garain beste sei aldiz egin da: 1981ean, 1988an, 1997an, 1999an, 2021ean eta 2023an. Aurten, zazpigarren aldiz izango da txapelketa Garaiko eszenatokian.

Azken urteotan, txapelketa Atxondo eta Garai artean txandakatuz antolatu da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu