Larunbata,
2026ko Abuztuak08

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

DANTZ POINT BIZKAIA · Lis Sarroca, Inshore eta Alex TC zapatuan Durangon

MUGA MUSIKA

Lehen edizio ondoren, Dantz Point Bizkaia Durangora itzuli da musika elektronikoa, arte garaikidea eta hiriaren ondare industriala batzen dituen kultur proposamenarekin. Ekitaldia zapatuan ospatuko da Landako Gunean, Olma galdategi zaharraren inguruan, udalerriaren iragan industrial aberatsa irudikatzen duen gune adierazgarrian.

Lis Sarroca.

2019an sortu zenetik, Dantz Pointen helburua tokiko ondareari balioa ematea izan da, musika elektronikoa eta garaikidea uztartzen dituzten esperientzia artistikoen bidez. Aurten, Olma galdategi zaharraren tximinia izango da Durangoko historiaren eta musika eszenako proposamen berritzaile eta abangoardisten arteko lotura puntua.

18:00etatik 00:00etara, Durangoko Landako Guneak kultura-jardunaldi hau hartuko du, Lis Sarroca, Inshore eta Alex TC artisten parte-hartzearekin.

Lehen edizioan bezala, jarduera guztietarako sarbidea doakoa eta herritarrei irekia izango da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu