Asteartea,
2026ko Abuztuak11

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Iturriaga eta Elortza bertsolarien 35 urteko ibilbidea ospatzeko, Urkiolan saio berezia antolatu dute

MUGA BERTSOLARITZA

Durangoko bertsolarien 35 urteko ibilbidea ospatzeko, bertso afaria egingo da irailaren 12an, barikuan, Urkiola Hotela & Jatetxean. Gaueko 21:00etan hasiko den ekitaldian bi bertsolari ezagun izango dira kantuan: Unai Iturriaga eta Igor Elortza.

Ekimen honek tokiko kulturaren transmisio eta ospakizun izaera indartu nahi du, bertsolaritzaren bidez komunitatea batu eta jai giroan murgilduz.

Urkiola hotelean lanean ari den Patxi Gaztelumendik azpimarratu du ekintza hauek bere proiektuaren parte direla: “Urkiolako hotelean ari gara kulturgintza, kirola, natura eta atsedena uztartzen saiatzen. Ahalegin horretan, beste turismo mota bat bultzatzen saiatzen ari gara. Ez dena kanpora begira Euskal Herrira begira ere bai gure publikoa, gure inguruko jendea. Saiakera horretan, gure kulturak garrantzia berezia hartzea da asmoa. Hasi baino ez gara egin. Txiri txiri”.

Afariaz gozatzeko eta ekimenean parte hartzeko izen-ematea egin daiteke esteka honen bidez: labur.eus/bertsoafaria_urkiola

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu