Igandea,
2026ko Abuztuak16

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Gaur hasiko da 2025eko San Fausto jaietako kartela aukeratzeko bozketa

MUGA JAIAK

Gaur goizeko 9:00etan ireki da 2025eko San Fausto Jaiak irudikatuko dituen kartela aukeratzeko bozketa epea. Irailaren 11ko 14:00ak arte, Durangon erroldatutako 16 urtetik gorako herritar guztiek botoa eman ahal izango dute Jai Batzordeak aldez aurretik hautatutako zazpi lan finalisten artean.

Kartel finalistak hauek dira:

KOLORE

SAN FAUSTO 2025. EL SALTO DE LA TRADICIÓN

FESTARIK ONENAK

PATXIKOTXU ETA PANTXIKE GOITIK BEGIRA

JUNTOS CELEBRANDO

URANGA EZTANDA

POZAREN KOLOREAK

Aurten guztira 41 kartel aurkeztu dira lehiaketara. Bozketa egiteko bi modu daude:

Aurrez aurre, Intxaurrondo Gazte eta Kultur Gunean prestatutako gunean.

Online, herritarren partaidetzarako udal atarian, NAN bidez identifikatuta: https://labur.eus/SanFaustoJaiak2025kartela.

Pertsona bakoitzak kartel bakarraren alde bozkatu ahal izango du, eta boto gehien jasotzen duen lana izango da irabazlea. Hautatutako kartela jaietako irudi ofizial gisa erabiliko da, karteletan zein sustapen-materialetan, eta egileak 900 euroko saria jasoko du.

Durangoko Udalak herritarrak parte hartzera animatu ditu, San Fausto jaietako irudi kolektiboaren parte senti daitezen.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu