Igandea,
2026ko Abuztuak16

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

EUBAKO JAIAK HASTEAR DIRA · Kittu zornotzarrak, Xaibor eta Asier Kidam, besteak beste

MUGA JAIAK

Uda aurrera doan heinean, auzoetako jaiak ere badoaz aurrera. Epaltzako festen ostean, asteburu honetan Euba auzoari dagokio txanda, eta irailaren 5etik 7ra bitartean ospatuko ditu bere jaiak, adin guztientzako jarduerez betetako egitarauarekin. Hiru egun horietan, ez da musikarik, bertsolaririk eta erromeriarik faltako, Kittu eta Xaibor taldeekin. Halaber, herritar heldu zein txikientzako herri-bazkariak izango dira.

Kittu zornotzarrak.

Gainera, haurrek tailerrez, apar festaz eta Asier Kidamen magia ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute, eta helduek mus txapelketa, briska eta tortilla lehiaketa bezalako ekintzetan parte hartu ahal izango dute, guztietan sariak eskuratzeko aukerarekin.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu