ELEIZETAN: Olatz Salvador, In Media Res Duo, Cuarteto Karê, Halos Laukotea, Iñaki Palacios eta Eresma Guitar Duo
MUGA MUSIKA
Irailean ganbera musika entzungo da berriro Amorebieta-Etxanon. Eleizetan zikloak bi hamarkada baino gehiagoko ibilbidea du, eta berriro ere udalerriko elizak eta ermitak agertoki bilatuko ditu egitarau bereziarekin. Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Eleizetan musika zikloaren baitan doako kontzertuak eskainiko dira beste behin, erdigunetik irtengo den doako autobus zerbitzuarekin, eta musika, ondarea eta hurbiltasuna batzen dituen ikuspegi batekin. Udalak parte hartzera eta kalitatezko musikaz gozatzera gonbidatu eta animatzen ditu herritarrak.

Olatz Salvador.
Berezko nortasuna duen zikloa
2002tik, Eleizetan Amorebieta-Etxanoko kultur programa berezienetako bat bihurtu da. Proposamenak hiru oinarri ditu:
- Kalitate artistikoa, ospe handiko musikari eta taldeekin.
- Kamera-formatua, intimoa eta eskuragarria.
- Eta ingurunea: kontzertu bakoitzari izaera berezia ematen dioten ondare-espazioak.
Egitarauak musika estilo ugari batzen ditu, antzinako musikatik hasi eta proposamen garaikideetaraino, barrokoa, folka, musika korala edo fusioa barne. Hori guztia tokiko, estatuko zein nazioarteko artisten eskutik, tradizioa, berrikuntza eta aurkikuntza uztartzearen aldeko apustua eginez.
«Eleizetan 2025 ez da musika jaialdi bat soilik. Ziklo honek udalerria beste era batera ezagutzera gonbidatzen gaitu, historia duten espazioak eta musika proposamen ezberdinak uztartuz, kalitatezko eta doako formatu hurbilaren, alde eginez», adierazi du Ainhoa Salterain alkateak.
Eleizetan 2025 egitaraua: datak, artistak eta espazioak
Zikloa irailaren 6tik 21era ospatuko da, asteburuetan soilik, eta sei kontzertu eskainiko dira udalerriko sei gunetan. Gainera, nabarmentzekoa da emanaldi bakoitzaren aurretik doako autobus zerbitzua eskainiko dela kontzertu guztietarako San Migel kaletik abiatuta (Osasun Zentroa).
Hau da egitarau osoa:
Irailak 6, larunbata – 20:00 – Etxanoko Andra Mari eliza
Olatz Salvador
Ibilbide sendoa duen abeslari donostiarra. Bere hirugarren diskoa aurkeztuko du, Zainak eman, Katalunian ekoiztua.
Doako autobus zerbitzua: irteera 19:30
Irailak 7, igandea – 19:00 – Dudeako San Migel eliza
In Media Res Duo
Piano eta bibrafono bikotea, Julian Añoverrek eta Javier Castañok osatua. Musika garaikidea teknika eta sentsibilitatearekin.
Doako autobus zerbitzua: irteera 18:30
Irailak 13, larunbata – 20:00 – Bernagoitiako San Migel eliza
Cuarteto Karê
Hamarkada bat baino gehiagoko ibilbidea duen ahots talde argentinarra. Latinoamerikako abesti tradizionalak eta herrikoiak lau ahotsetan, gitarrarekin lagunduta.
Doako autobus zerbitzua: irteera 19:00
Irailak 14, igandea – 19:00 – Boroako San Pedro baseliza
Halos Laukotea – Musikene
Musikene goi mailako saxofoi laukotea. Bozza, Haydn, Albeniz eta Iturralderen errepertorioa, besteak beste.
Doako autobus zerbitzua: irteera 18:30
Irailak 20, larunbata – 20:00 – Etxanoko Andra Mari eliza
Iñaki Palacios
Euskal folklorearen ikuspegi berritua aurkezten duen txistularia. Soinu tradizional eta modernoen fusioa txistuaren protagonismoarekin.
Doako autobus zerbitzua: irteera 19:30
Irailak 21, igandea – 19:00 – Garaitondoko San Isidro baseliza
Eresma Guitar Duo
Salzburgoko Mozarteumen jaiotako nazioarteko bikotea. Errepertorio klasikoa, gaur egungo ikuspegiarekin. 100 kontzertu baino gehiago Europan eta lehen disko bat bidean.
Doako autobus zerbitzua: irteera 18:30





