Asteartea,
2026ko Abuztuak11

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Izaskun Ellakuriaga kazetari iurretarrari agurra, zapatuan Gerediagako Foru Zelaian

MUGA GOGOAN

Gerediaga Elkarteak antolatuta, datorren zapatuan, irailaren 6an, Izaskun Ellakuriaga Bustinzari agurra eta despedida zibila egingo zaio Abadiñoko Gerediagako Foru Zelaian. Ekitaldia 11:00etatik 12:30era izango da, eta bertan parte hartuko dute bere familia, lagunak eta lankideak. Uztailean hil zen.

Izaskun Ellakuriaga Bustinza.

Izaskun Ellakuriaga kazetaria izan zen, eta, besteak beste, MUGALARI.INFO (orain mugakultura.eus) egunkari digitalaren sortzaileetako bat. Bere ibilbide profesionala eta pertsonala askoren bihotzetan utzi du arrastoa, eta horregatik antolatu da omenaldi hunkigarria.

Hurbildu nahi duen ororentzat irekia izango da agurra.

IZAS BETI GOGOAN!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu